ARARTEKOAK ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILARI GOMENDATU DIO BERRIZ AZTER DEZALA GIZARTEAN BAZTERTUAK DAUDEN EMAKUME BATZUEN BIZIKIDETZA-UNITATEARI LAGUNTZA EKONOMIKOAK ETEN ETA AMAITZEKO ERABAKIA



Vitoria-Gasteiz

Herritar batek esku hartzeko galdegin zion Arartekoari, ez baitzegoen ados Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) eten izanarekin.

Kexagilearen bizikidetza-unitatea gizartean baztertuta dauden emakumeen lau belaunaldik osatzen dute (birramonak, amonak, amak eta alabak). DSBE eta EPO kobratzeari utzi zioten 2016ko ekainean, eta haiexek ziren oinarrizko premiak asetzeko zituzten diru-iturri bakarrak.

2016ko abuztuan Lanbidek prestazioak berraztertzeari ekin zion eta kexagileari jakinarazpen bat bidali zion, honako agiriok eskatzeko: egoera zibilaren ziurtagiria, jatorrizko herrialdeko ondasunen ziurtagiria, ordaindutakoaren araberako pentsioen ziurtagiria, bizikidetza-unitateko kide guztien kontuen egoeraren banku-ziurtagiriak, diru-sarreren zinpeko deklarazioa, laneko agiriak, identifikazio-agiria eta lan eskaeraren alta eta berritze dokumentua.

Lanbideren agiri-eskaera jaso ondoren, kexagilea lau aldiz joan zen erreferentziazko bulegora, une hartan eskura zituen agiriak aurkeztera edo agiriak zegokion epean eta moduan zergatik ez zituen aurkeztu justifikatzeko.

Joan zen lehen aldian, pasaportea eraman zuen, NANa galdu berria zuelako, eta artatu zuen pertsonak esan zion NANa edo poliziaren ziurtagiri bat aurkeztu ezean, ez zizkiola onartuko eraman zituen agiriak.

Bigarren bisitan, poliziaren ziurtagiria eraman zuen, baina, ez, ordea, pasaportea, eta orduan ere ez zizkioten agiriak hartu.

Hirugarren bisitan, pasaportea, poliziaren ziurtagiria eta NANaren kopia eraman zituen, eta orduan ere ez zizkioten agiriak hartu, ez zuelako, jatorrizko NANa eraman ez zuelako.

Zailtasun handiak aurkitzen zituenez gero, kexagileak bere gizarte-langilearengana jo zuen. Hark iradoki zion Lanbiderekin hitzordua har zezala berriro. Orduan, une hartan eskura zeuzkan agiri guztiak aurkeztu ahal izan zituen.

Alabaina, Lanbidek prestazioak jasotzeko eskubidea eteteari eutsi zion, eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu ez zituelako.

Hala ere, erakunde honen ustez, egiaztatu da kexagilea une oro administrazioari laguntzeko prest agertu dela eta prozesuan arazoak izan zituela Lanbideren informazioa behar bezala jasotzeko eta haren eskaerari ezarritako epean eta moduan erantzuteko.

Beraz, Arartekoaren iritziz, ez da legeria urratu eta Lanbideren erabakia oso larria da kexagilearen egoera zehatzean, izan ere, gizartean baztertutako eta kalteberatasun handiko bizikidetza-unitate bat da, adin eta belaunaldi ezberdinetako 4 emakumek osatutakoa, eta horixe da pobreziak eragindako profilen artean Lanbidek nabarmendu zuenetako bat, 2017an egin zuen diagnostikoetako batean.


Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 3a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2018R-1073-17 Ebazpena, 2018ko irailaren 12koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu zaio berrazter dezala herritar bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eteteko, eta, horren ondoren, iraungitzeko, erabakia. Arartekoaren 2018R-1073-17 Ebazpena, 2018ko irailaren 12koa. Horren bidez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari gomendatu zaio berrazter dezala herritar bati diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria eteteko, eta, horren ondoren, iraungitzeko, erabakia.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad