ARARTEKOAK DONOSTIAKO UDALARI GOMENDATU DIO HOBETO IKUSKA DEZALA EA LEGEA BETETZEN DEN ALDE ZAHARREAN TERRAZAK JARTZEKO EMANDAKO BAIMENEI DAGOKIENEZ



Donostia-San Sebastián

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak Arartekoari azaldu zionez, alde horretako ostalaritza establezimendu askok ez dute betetzen terrazen bidez eremu publikoa okupatzeko udal ordenantza, ezta baimenetan ezarritako baldintzak ere, eta Donostiako Udalak ez du ezer egiten egoera hori konpontzeko.

Aspaldidanik salatzen ari omen zen udal araudia ez dela betetzen, zehazki, Donostiako ostalaritzarako jabari eta erabilera publikoko lurzoruen okupazioa arautzen duen ordenantza. Egiaz, elkarte horrek kexa ugari egin dizkio udalari, gai askoren gainean: baimenik gabeko terrazak, baimendutako eremutik kanpo dauden altzariak, terraza muntatzeko ordutegia eta irisgarritasun araudia ez betetzea.

Hala ere, salaketa horiei ez omen zaie behar bezala erantzun. Kexa gehienei erantzuten ez zaienez edo oso berandu egiten denez gero, behin eta berriz hausten omen da legea, eta hori oso kaltegarria omen da irisgarritasunerako, osasunerako eta auzokideen atsedenaldirako.

Arartekoak informazioa eskatu zion udalari, eta kexan azaldutako gai guztiak aztertu ostean, honako hau gomendatu dio Donostiako Udalari:

- berriz azter dezala ostalaritzarako jabari eta erabilera publikoko lurzoruen okupazioa arautzen duen ordenantza, irisgarritasunari buruzko sektoreko araudira egokitu dadin.

- hobeto ikuska dezala ea betetzen den ostalaritza establezimenduei terrazak jartzeko eman zaizkien baimenetan ezarritako baldintzak.

- hobeto izapidetu ditzala ordenantza hausteagatik zigortzeko espedienteak, arau-hausteak behar bezala kalifikatuz eta zigorrak legez ezarritako irizpideen arabera mailakatuz.


Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 6a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2019R-2822-17 Ebazpena, 2019ko apirilaren 11koa. Horren bidez
Donostiako Udalari gomendatzen dio Alde Zaharrean terrazak instalatzean
irisgarritasunaren arloan eta bestelako alderdietan legezkotasuna bete dezan. Arartekoaren 2019R-2822-17 Ebazpena, 2019ko apirilaren 11koa. Horren bidez Donostiako Udalari gomendatzen dio Alde Zaharrean terrazak instalatzean irisgarritasunaren arloan eta bestelako alderdietan legezkotasuna bete dezan.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad