Adinekoen eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen eskubideak

Adinekoak 1

BURUJABETASUNA

Adinekoek:

  • behar bezalako elikagaiak, ura, etxebizitza, jantziak eta osasun-laguntza izan behar dituzte eskura, diru-sarreren bitartez, beren familien eta erkidegoaren laguntzaz eta beren burujabetasunaz;
  • lan egiteko aukera izan behar dute, edo diru-sarrerak lortzeko beste modu batzuk;
  • lan-jarduerak noiz eta zenbateraino utziko dituzten erabakitzerakoan parte hartu behar dute;
  • hezkuntza- eta prestakuntza-programa egokietarako sarbidea izan behar dute;
  • beren lehentasunetara eta etengabe aldatuz doazen beren ahalmenetara molda daitezkeen inguru seguruetan bizitzeko aukera izan behar dute;
  • beren etxeetan ahalik eta denbora luzeenean bizitzeko aukera izan behar dute;

PARTE-HARTZEA

Adinekoek:

  • gizarteratuta egon behar dute, beren ongizatean zuzenean eragiten duten politikak eratzen eta aplikatzen aktiboki parte hartu behar dute, eta beren ezagupen eta trebetasunak belaunaldi gazteenekin partekatzeko egokiera izan behar dute;
  • hala nahi badute, komunitatearen aldeko zerbitzuak egiteko aukerak bilatu eta aprobetxatu behar dituzte, baita boluntario lana egin ere, norberaren interes eta ahalmenenekin bat datozen lanpostuetan;
  • adinekoen mugimendu edo elkarteetan parte hartzeko aukera izan behar dute;

ZAINTZA

Adinekoek:

  • familiaren eta erkidegoaren zaintza eta babesa izan behar dituzte, gizarte bakoitzaren kultur balioen sistemaren arabera;
  • Osasun-laguntzako zerbitzuak jaso behar dituzte. Zerbitzu horiek ongizate fisiko, mental eta emozional hoberena mantentzen edo berreskuratzen lagunduko diete, baita ere gaixotasunari aurrea hartzen edo hura atzeratzen;
  • autonomia, babes eta zaintza hobea ziurtatuko dizkieten zerbitzu sozial eta juridikoak izan behar dituzte eskura;
  • erakundeen laguntza jasotzeko bide egokiak izan behar dituzte. Horiek babesa, errehabilitazioa eta bizigarri sozial eta mentala eman behar diete ingurune gizatiar eta seguru batean;
  • beren giza eskubideez eta oinarrizko askatasunez gozatzeko aukera izan behar dute zaintza edo tratamendua ematen dieten egoitza edo erakundeetan bizi direnean. Halakoetan, beren duintasuna, sinesteak, beharrak eta intimitatea guztiz errespetatu behar dira, baita beraien zaintzari eta bizi-kalitateari buruz erabakiak hartzeko eskubidea ere;

NORK BERE AHALMENAK GAUZATZEA

Adinekoek:

  • aukera izan behar dute beren ahalmena erabat garatzeko abaguneak aprobetxatzeko;
  • gizarteko hezkuntza-, kultura-, espiritu- eta jolas baliabideak eskura izan behar dituzte;

DUINTASUNA

Adinekoek:

  • duintasunez eta segurtasunez bizitzeko aukera izan behar dute eta esplotazio eta tratu txar fisiko eta mentaletatik aske bizi;
  • tratu duina jaso behar dute, adina, sexua, arraza edo jatorri etnikoa, ezgaitasuna edo beste baldintza batzuk alde batera utzita, eta beraien ekarpen ekonomikoa kontuan hartu gabe baloratu behar dituzte;
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Txosten bereziak
Pertsona nagusiei emandako arreta EAEn: etxeko laguntza, eguneko zentroak eta egoitza-zentroak Pertsona nagusiei emandako arreta EAEn: etxeko laguntza, eguneko zentroak eta egoitza-zentroak
Adinekoak eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Adinekoak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak - 2014ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Adinekoak eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak - 2014ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Adinekoak - 2013ko txostena - 239 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Adinekoak - 2013ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Adinekoak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Adinekoak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Adinekoak - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Adinekoak - 2011ko txostena

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
Nazio Batuen printzipioak adinekoen alde Nazio Batuen printzipioak adinekoen alde
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad