Familien eskubideak

Lehentasunezko arreta behar duten taldeak - FAMILIA

Botere publikoek familiak babesteko duten betebeharrak Konstituzioaren 39. artikuluan du azken oinarri juridikoa. Halaber, Euskal Herriko Autonomi Estatutuak 10-39. artikuluetan dio familien babesa eskumen esklusibokoa dela, estatutu- arauak "komunitate-garapen, emakume kondizioaren arazo, eta haur, gazte eta hirugarren adinekoen aldeko politika" gisa definitzen dituen arloen barrukoa. Familiak, zalantzarik gabe, botere publiko guztien babes berezia behar du, pertsonen garapen osorako euskarri material eta afektiboa izatearen funtzio ezinbestekoa baitu, bai eta egiteko kuantitatibo eta kualitatibo bat ere, adingabeei, adinekoei eta gaixotasunagatik edo mendekotasunagatik premia bereziak dituzten pertsonei arreta emanez betetzen duena.

Arartekoak, arlo honetan, familiak babesteko politika publikoak bultzatu eta indartu daitezen sustatzen du, familiaeredu askotarikoen garrantzia kontuan hartuta. Zuzenbideak aintzatetsiak ditu familia-ereduok, eta zenbait kasutan arreta berezia behar izango dute, beren funtzioak betetzeko behar dituzten prestazio guztiak erabateko berdintasunez eskuratzeko. 
 
Era berean, familiak babesteko politika publiko horiekin loturiko herritarren kexak bideratzen ditugu, baita horiei arreta eskaintzea helburu duen beste edozein jarduera publiko ere.

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Familiak
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Familiak - 2014ko txostena - 237 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Familiak - 2014ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Familiak - 2013ko txostena - 173 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Familiak - 2013ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Familiak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Familiak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Familiak - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Familiak - 2011ko txostena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad