Etorkinen eskubideak



Bizilekua izateko eta joan-etorrian ibiltzeko askatasuna

Arartekoak:
  • Erroldatzeari buruz 2005. urtean egin zituen gomendioak betetzen ari diren aztertu du etengabe
  • Udalerri batean ibilgailuetan bizi ziren atzerritarren asentamendua zela-eta jardun du.

Osotasun fisiko eta moralerako eskubidea / Bereizkeriarik ez jasateko eskubidea:

Arartekoak:

  • San Frantzisko auzoan atzerritarrekin izandako polizi jardueren berri eman du.
  • Poliziak atzerritar bati agian tratu xenofoboa eman diolako esku hartu du.

Ohorerako eta nork bere irudia izateko eskubidea

Arartekoak:

  • Polizi kidegoek immigrazioarekin lotutako informazioa tratatzeko moduaz 2004. urtean egin zuen gomendio orokorraren bilakaera aztertu du etengabe.

Adingabearen interes gorena eta bere oinarrizko eskubideak

Arartekoak:

  • Azken urteotan, erakundeak arreta berezia eskaini die bakarrik dauden adingabe atzerritarren arazoei, uste baitu babesik gabeko adingabeen talde hori egoera bereziki ahulean dagoela eta ezaugarri eta premia bereziak dituela. Horren ondorioz, haien egoerari buruzko txosten berezia egin zen 2005. urtean, aldizka harrera-etxeetara ikustaldiak egin dira, ofiziozko espedienteak bideratu dira administrazio arduradunekin, zenbait irizpide aldatzeko proposamenak egin dira hainbat arlotan (esaterako, tutoretza, hezkuntza, agiriak lortzea, erroldatzea edo poliziaren jarduera), bilerak egin dira foru aldundietako agintariekin eta zerbitzuen arduradunekin, gestioak kasu jakin batzuk ebazteko, jarduera zehatzak gatazka egoeretan, e.a.
  • Esku hartu du Ertzaintzak adingabeen harrera-zentro batean egindako jarduerei buruzko datuak jendartean zabaltzeari dagokionez.

Gizartean sustraitzea

Egoitza eta lan baimenak ezinbestekoak dira gizarteratzeko eta eskubideak benetan gauzatzeko.

Arartekoak:

  • Honako kasu honetan esku hartu du: udal batek ez zuen bidali herritar batek sustraitzeagatik egoitza-baimena lortzeko asmoz eskatu zion gizarte-txostena.
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Etorkinak eta kultura aniztasuna
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Etorkinak eta kultura aniztasuna - 2014ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Etorkinak eta kultura aniztasuna - 2014ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Etorkinak - 2013ko txostena - 177 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Etorkinak - 2013ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Etorkinak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Etorkinak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Etorkinak - 2011ko txostena - 179KB Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Etorkinak - 2011ko txostena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad