Ongi etorri Arartekoaren haur eta nerabeen webgunera!

Haurrak eta nerabeak
Haur eta Nerabeentzako Bulegoa 2010ean sortu zen. Bertan bultzatu eta antolatzen da haur eta nerabeen eskubideak defendatu eta sustatzearekin zerikusia duen jarduera.

Orri honetan informazio zabala aurkituko duzu umeen eta nerabeen eskubideen gainean. Hortik abiatuta, Arartekoari bidali ahal izango dizkiozu neska-mutilei dagozkien gaiekin edo egoerekin lotutako kexak, kontsultak edo iritziak.

Gainera, zure eskura jarri ditugu Arartekoaren ia 25 urteko lanaldi honetan barrena haur eta nerabeei bakarrik edo bereziki eragiten dieten egoerez eta arazoez egin diren ebazpen, gomendio, azterlan edo txosten guztiak. Haurren eskubideei buruzko ekimen eta jardueretan Arartekoak edo erakundeko langileek izan duten partaidetzaren gaineko informazioa ere ez da falta.

Lanean emandako urteotan, zenbait material didaktiko prestatu dira haur eta nerabeen eskubideak bultzatzea helburu duen hezkuntza-lanerako, eta parte hartzeko bideak ezarri dira, hala nola Haur eta Nerabeen Kontseilua (horren berri ere aurkituko duzu web honetan).

Sartu eskubideen uhartera

Sentsibilizatzea, heztea eta parte hartzea, hiru asmo horiekin atondu dugu 12 urte bitarteko umeentzako web orri bat ("eskubideen uhartea"). Bertan, euren adinekoentzako hizkuntza egokia erabiliz, material, esperientzia eta proposamen ludiko ugari eskaintzen zaizkie umeei berei, euren gurasoei, irakasleei eta hezitzaileei oro har. Beste ekimen batzuekiko erreferentziak eta loturak ere ematen dira.

RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad