Datu pertsonalen gaineko eskubideak - ARCO

Arartekoak, legez eman dizkioten eginkizunak betetzeko orduan, erakunde honetara laguntza eske etortzen direnen datu pertsonalak biltzen eta tratatzen ditu. Tratamendu hori indarreko legerian ezarritako jarraibideen arabera egiten da eta datu horiek dauzkaten fitxategiak Datuak Babesteko Euskal Bulegoan  adierazita daude.

Jakina, datu horiek Arartekoari eman zizkion pertsonarenak izaten jarraitzen dute. Horregatik, titularrari datuak kontrolatuta egongo direla bermatzeko asmoz, bidezkoa iruditzen zaigu adieraztea helburu hori lortzeko zer xedatu duten Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan  eta hori garatzeko Araudian  bildutako eskubideek.

ARCO eskubideak izenekoak (Ikusteko, Zuzentzeko, Ezabatzeko eta Aurka egiteko eskubideak) arautzen dira araudi horretan. Horien bitartez, pertsona fisiko eta juridikoei bermatzen zaie beren datu pertsonalak kontrolatu ahal izango dituztela eta beren ohorea eta intimitatea nahiz beren familiarena babestu ahal izango dutela.

Informazio gehiago izateko, hemen sar zaitezke Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web orrialdera

ARCO eskubideak lau hauek dira:

  • Ikusteko eskubidea: Arartekoak dauzkan datu pertsonalei buruzko informazioa jasotzeko ahalmena aitortzen du ikusteko eskubideak.
  • Zuzentzeko eskubidea: jasotako datuak zuzenak ez direla uste denean erabiltzen da.
  • Ezerezteko eskubidea: datu desegokiak edo gehiegizkoak ezabatzeko erabil daiteke.
  • Aurka egiteko eskubidea: Hori baliatuta, datu pertsonalak ez erabiltzeko eska daiteke, arrazoiak emanez.

Eskubide horietako bat baliatu nahi baduzu, gai honekin lotutako estekak erabil ditzakezu

Eskubide horiek erabiltzea oso kontu pertsonala denez gero, datuen titularrak bakarrik egin dezake hori, edo bere legezko ordezkariak edo behar bezala akreditatutako ordezkariak. Beraz, ezin daiteke beste norbaiten gaineko informazioa eskatu. Horrexegatik erantsi behar zaio NANaren fotokopia bat eskaerari.

Eskubideak baliatzeko bideak:

- Aurrez aurre: herritarrei kasu egiteko Arartekoaren edozein bulegotan:

Vitoria-Gasteiz: Prado 9. 01005. Tel: 945 13 51 18
Bilbao: Albia eraikina. San Bizente 8, 11.a. 48001. Tel: 944 23 44 09
Donostia-San Sebastián: Askatasunaren hiribidea 26, 4.a. 20004. Tel: 943 42 08 88

- Postaz: Arartekoa, Prado 9, 01005 Vitoria-Gasteiz.
- Internet bidez: Arartekoaren egoitza elektronikoa erabiliz.
- e-postaz: helbide honetan: arartekoa@ararteko.eus


GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
ARCO eskubideak
Datuetan sartzeko eskubidea BALIATZEKO eredua Datuetan sartzeko eskubidea BALIATZEKO eredua
Zuzentzeko eskubidea BALIATZEKO eredua Zuzentzeko eskubidea BALIATZEKO eredua
Ezerezteko eskubidea BALIATZEKO eredua Ezerezteko eskubidea BALIATZEKO eredua
Kontra egiteko eskubidea BALIATZEKO eredua Kontra egiteko eskubidea BALIATZEKO eredua
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad