Zerbitzu publikoko bulego moderno eta eraginkorra

Arartekoan eskaintzen dugun zerbitzu publikoa gero eta kalitate handiagokoa izatea nahi dugu eta giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak optimizatu nahi ditugu. Gure zerbitzuek kalitatearen eta errentagarritasunaren parametrorik zorrotzenen arabera funtzionatu behar dutela uste dugu, herritarrei zor hori diegu eta diru publikoa (zergadunaren diru-zorrotik datorrena) modu eraginkorrean gastatu behar baita.

Helburu horiek lortzeko, tresnarik modernoenak eta erabilgarrienak ditugu Arartekoan. Helburu estrategikoak ditugu, Plan estrategiko bat onartu dugu, gure zerbitzuak erabiltzen dituztenei arretaren eta jasotako zerbitzuaren gogobetetze mailaz galdetzen diegu, eta gizarte erakundeek eta administrazioek gure lanaz duten iritzia galdetzen hasi gara, gure zerbitzuek gero eta kalitate eta eraginkortasun handiagoa izan dezaten. Era berean, Arartekoaren lan prozesuen Mapa bat daukagu, gure lana ahalik eta ongien optimizatzeko.
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren helburu programatikoak 2010-2014 aldirako Arartekoaren helburu programatikoak 2010-2014 aldirako
2013-2015eko Arartekoaren plan estrategikoa 2013-2015eko Arartekoaren plan estrategikoa
Erabiltzaileen iritzia Erabiltzaileen iritzia
Interes-taldeek ARARTEKOAz dituzten pertzepzioei buruzko azterlana Interes-taldeek ARARTEKOAz dituzten pertzepzioei buruzko azterlana
Arartekoaren prozesu-mapa Arartekoaren prozesu-mapa
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad