Herritarrek Herri-administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen DEKALOGOA

Flash formatoan dagoen argitalpena integratzeko kodigoa eskuratu

11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzkoa:

Herritarren eskubidea eta Administrazioaren betebeharra.

Herritarrek dela informazioa eskatzeko zein izapideak edo kontsultak egiteko administraziorekin elektronikoki harremanetan jartzeko daukaten eskubidea onartzea dakar lege horrek.

Eskubide horiek eska daitezke

- Euskadin, kasuan kasuko administrazioaren beraren aurrean edo justizia epaitegietan.

 - Estatuan, ministerioetako zerbitzuen ikuskaritza nagusien aurrean.

Administrazio elektronikoko Erabiltzailearen defendatzailearen figura ere sortu da.

Eskubideok 2009ko abenduaren 31az geroztik daude indarrean...
...nahiz eta horiek gauzatzeko aukera autonomia erkidegoen eta toki-, probintzia- edo foruadministrazioen aurrekontu-baliabideen araberakoa izan.

Arartekoa, eskubideok betetzen direla bermatzeko...
... Euskadiko herriaren defendatzaile den heinean, Arartekoak Sarbide Elektronikoari buruzko Legean onartutako eskubideak urratzeagatik jarritako kexak hartu eta izapidetu ditzake.

  1. KANAL UGARI: Administrazioarekiko harremanetarako kanala aukeratzeko
  2. ELKARRERAGINGARRITASUNA: Administrazioaren esku dauden datuak eta agiriak ez emateko
  3. IRISGARRITASUNA: Berdintasuna izateko
  4. GARDENTASUNA: Zure prozeduren izapidetze-egoeraren berri jakiteko
  5. KOPIA: Zure prozeduren agiri elektronikoen kopia elektronikoak jasotzeko
  6. ARTXIBATZEA: Espedienteko agiri elektronikoak elektronikoki gordetzeko
  7. SEGURTASUNA ETA ISILPEKOTASUNA: Identifikazio elektronikorako bitartekoak lortzeko
  8. BERMEA: Datuak seguruak eta isilpekoak izateko
  9. KALITATEA: Kalitatezko zerbitzu elektroniko publikoak izateko
  10. NEUTRALTASUN TEKNOLOGIKOA: Administrazioekin harremanetan jartzeko erabiliko diren aplikazioak edo sistema informatikoak aukeratzeko

ZERBITZUEN ZUZENTARAUA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA
ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOAREN BETEBEHARRAK
ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA ARAUTZEN DUEN BESTE ARAUDI BAT
ESTEKAK

 

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Herritarrek Herri-administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen DEKALOGOA - PDF FORMATOAN - 4 Mb. Herritarrek Herri-administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan egoteko dauzkaten eskubideen DEKALOGOA - PDF FORMATOAN

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
Bulego birtuala - Egoitza elektronikoaren estekak
Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad