1989-1995 - Juan San Martín Ortíz de Zárate

1989-1995 - Juan San Martín Ortíz de Zárate

1985ko otsailaren 27an, Eusko Legebiltzarrak 3/1985 Legea onartu zuen, Ararteko erakundea sortu eta arautzekoa. Suediako Ombudsmana aspaldiko aurrekari duen erakunde hau, jakina denez, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 15. artikuluan aurreikusita dago eta bat dator Espainiako Konstituzioaren 54. artikuluak sortu zuen Herriaren Defendatzailearen figurarekin.

Lau urte baino gehiago behar izan ziren Eusko Legebiltzarrak Juan San Martín Ortiz de Zarate gipuzkoarra lehen ararteko aukeratzeko. 1989ko martxoaren 8an jabetu zen bere karguaz.

Humanista eta autodidakta, Juan San Martín Euskaltzaindiko kide izan zen eta hainbat kargu bete zituen bertan, baita Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ere. Eusko Kontseilu Nagusiko partaide ere izan zen -erakunde hori autonomia aurrekoa zen-.

Idazle, etnologo, espeleologo, arkeologo, mendizale,... Ararteko gisa Ombudsmanaren Europako Institutuko lehendakari izatera iritsi zen, 1994 eta 1995. urteen artean.

Juan San Martíni egokitu zitzaion erakunde hau abiaraztea, Jesús Mª Arteaga Izaguirre arartekoaren ondokoaren laguntzarekin -irakaslea eta Zuzenbidean doktorea bera-.

Garai hartan hasi zen txosten bereziak prestatzen, esate baterako, Kalabozoak, Psikiatrikoak, Adinekoen egoitzak Euskal Autonomi Elkartean (1992-1993) eta Euskal Herriko Ararteko Erakundearen lehen bost urteak (1989-1994).

 

RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad