Terminologiari buruzko argibide batzuk

ILGA elkartearen argazkia







  • Gizaki guztiek beren afektibitatea eta sexualitatea sexu bereko, beste sexuko edo bi sexuetako pertsonengana bideratzeko duten ahalmena adierazten du joera sexuala terminoak. Joera sexuala honelakoa izan daiteke:
    • homosexuala (lesbiana, bi emakumeren kasuan, edo gay-a, bi gizonen kasuan),
    • heterosexuala (sexu ezberdineko bi pertsonen kasuan)
    • bisexuala (afektibitatea eta sexualitatea sexu bereko nahiz besteko pertsonengana bideratzen denean).
  • Joera sexualagatiko bereizkeria esapideak honako hau adierazten du: joera sexual jakin bat duen pertsona bati, inolako justifikazio objektibo eta arrazoizkorik gabe, bestelako joera sexuala duen beste pertsona bati, antzeko egoeran, emango litzaiokeena baino tratu txarragoa ematen zaiola.
  • Homofobia, berriz, ideologia bat edo mundua ulertu edo ikusteko modu bat da; mundu-ikuskera horretan oinarrituta, pertsona, talde edo gizarte zehatz batek gorrotoa edo oso iritzi txarra erakusten du homosexualitatearekiko edo homosexualekiko (lesbianak edo gay-ak). Jarrera homofobikoek eraso egiten diote gizaki guztiek duintasun eta eskubide berberak dituztela dioen printzipioari.
  • Pertsona transgenerikoak edo transexualak dira jaiotzetik duten sexu biologikoarekin bat etorriko litzatekeen genero-identitatea ez bezalakoa sentitzen edo bizi dutenak.
    • Pertsona transgenerikoa da kontrako sexuko norbait bezala jarduten, janzten edo bere bizinahia gauzatzen duena, besteen aurrean bere generoa -maskulino edo femeninoa- itxuraldatuz.
    • Pertsona transexuala da ez soilik kontrako sexuko norbait bezala jarduten, janzten edo bere bizinahia gauzatzen duena, baizik eta baita medikuntza-prozesu bat egiten duena ere, bere gorputza eraldatzeko eta berea sentitzen duen sexuaren ezaugarri biologikoak izateko.
  • Genero identitateagatiko bereizkeria egiten da baldin eta pertsona transgeneriko edo transexual bati, inolako justifikazio objektibo eta arrazoizkorik gabe, transexuala edo transgenerikoa ez den beste pertsona bati, antzeko egoeran, emango litzaiokeena baino tratu txarragoa ematen bazaio.
  • Transfobia ideologia bat edo mundua ulertu edo ikusteko era bat da; mundu-ikuskera horretan oinarrituta, pertsona, talde edo gizarte zehatz batek gorrotoa edo oso iritzi txarra erakusten du identitate eta jarrera transgenerikoekiko edo transexualitatearekiko, baita pertsona transgeneriko edo transexualekiko ere. Jarrera transfobikoek eraso egiten diote gizaki guztiek duintasun eta eskubide berberak dituztela dioen printzipioari.

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
Lesbiana, gay eta transexualak. Terminoen esanahia Lesbiana, gay eta transexualak. Terminoen esanahia
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad