Arlo honetan, Ararteko erakundeak lanean dihardu lesbiana, gay, bisexual eta transgeneriko edo transexualen berdintasunerako eta horiek bereizkeriarik ez pairatzeko:
- euskal herri-administrazioak kontrolatuz, joera sexualagatik edo genero identitateagatik berdintasunerako eta diskriminatua ez izateko eskubidea urratzeari dagokionez
- homofobia edo joera sexualagatiko edonolako bereizkeria erauz dadin sustatuz
- transfobia edo genero identitateagatiko edonolako bereizkeria erauz dadin sustatuz
- Lesbiana, gay, bisexual eta transgeneriko edo transexualek Euskadin bizi duten egoera eta errealitatea gizarteari ezagutaraziz, eta erakunde publikoek eta euskal gizarteak horien eskubideen alde egitea bultzatuz