Sexuagatiko edonolako bereizkeria deuseztatzea

Arartekoari eman zaion eginkizun nagusia, jakina denez, herri-administrazioek oinarrizko eskubideak urra ez ditzaten zaintzea da, besteak beste, berdintasunerako eta sexuagatik bereizkeriarik ez pairatzeko eskubidea (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako - 3.1 artikulua eta Ley Orgánica 3/2007, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres - 6. artikulua). Horregatik, sexu batekoa edo bestekoa izateagatik egin daitezkeen bereizkerien aurrean herri-administrazioek duten jarrera ikuskatu eta kontrolatzea da arlo honetan egiten dugun lanaren zati bat. Bi ikuspegitatik begiratuta egiten dugu lan hori:

  • Alde batetik, erakunde honek kontrolatu beharra dauka herri-administrazioetan, edo horien onespena edo jarduerarik eza direla medio, sexuagatik bereizkeriarik ez dela egingo.
  • Beste alde batetik, ohartzen gara emakumeek historian bizi izan duten preterizio egoera dugula abiapuntu; horregatik, bereziki euskal herri-administrazioren batek zuzenean sortarazitako bereizkeria, edo hark espresuki edo isilbidez onetsi edo baimendutakoa deuseztatzera bideratu behar ditugu gure ahaleginak. Horretarako, emakumeen bereizkeriaren kontrako gure lanean, onartu beharra daukagu emakume baten diskriminazio zehatz bakoitza egitura-desberdintasuneko sistema baten adierazpen berezia dela, eta ezinbesteko premisa horretatik abiatuta aztertu, ebaluatu eta eragotzi behar dela.

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Emakumeen berdintasuna eta osotasuna - 2011ko txostena
Informe de la Cuarta Conferencia Mundial sobre la Mujer, Declaración y Plataforma de Acción de Beijing, que figuran como anexos de la resolución de 17 de octubre de 1995 - 22 Kb. Informe de la Cuarta Conferencia Mundial sobre la Mujer, Declaración y Plataforma de Acción de Beijing, que figuran como anexos de la resolución de 17 de octubre de 1995

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
Emakumearen kontrako edonolako bereizkeria deuseztatzeari buruzko hitzarmena Emakumearen kontrako edonolako bereizkeria deuseztatzeari buruzko hitzarmena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad