Ijito Herria

Arartekoak arreta berezia eskaintzen dio gutxiengo kultural honi, bere idiosinkrasiagatik, Euskal Herrian historia luzea duelako eta gure erkidegoan plan berezi bat eta laguntzeko gizarte-elkarte propioak dituelako.

Ijito Herriak Euskal Herrian bizi duen egoera aztertzen dugunean, nahiko litzatekeen egoeratik oso urrun dagoela konturatzen gara. Bereizkeria gogorra pairatzen du eta bere eskubideak ez dira behar bezala babesten.

Biztanle ijitoetatik asko oraindik ere gure erkidegoko talderik ahulenetako bat dira eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskurik handiena dutenetakoa. Sarritan bereizkeriazko jardueren biktima izaten dira, eta jarduera horien ondorioz, ez dituzte gainontzeko euskal herritarron baldintza beretan lortzen ondasun eta zerbitzuak.

Roma/ijito taldeak, ondorio guztietarako, gutxiengoak babesteko Europako lege-tresnen babespean daudela ulertzen da. Espainiak sinatu eta berretsi du Gutxiengo Nazionalak Babesteko Hitzarmen Markoa, baina ez dago legezko formularik ijitoen komunitatea gutxiengo gisa edo herri gisa onartzeko. Aginte publikoek, ijito komunitateari dagokionez, batez ere birbanaketa politiketara bideratu dute beren ekintza, onarpen politiketara baino gehiago. Gure ustez, bi politika horiei nahitaez ekin behar zaie ijito etniako pertsonei erabateko herritartasuna, bereizkeriarik eza eta, azken batean, Ijito Herriaren identitaterako eskubidearen babesa bermatzeko.

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2011ko txostena - 126KB Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2011ko txostena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad