Ijito eta beste gutxiengo kultural batzuen eskubideak

BIZTANLERIA MAGREBTARRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN - Egoera eta itxaropenak - imágen

Arartekoak lanean dihardu EAEn bizi diren gutxiengo kulturaletako pertsonen egoera hobetu eta haien eskubideak errespeta daitezen.

Zer da gutxiengo bat?

Beraiek bizi diren estatuko edo estatuetako gainontzeko biztanleek ez bezalako hizkuntza, erlijio, etnia, kultura edo nazio elementuak dituzten gizakien taldea da, eta gizakiok zenbakiz estatuko gainontzeko biztanleak baino gutxiago dira. Inplizituki bada ere, elkartasun-sena dute beren kultura, usadioak, erlijioa edo hizkuntza zaintzeko, eta taldearen identitatea iraunarazteko borondatea erakusten dute.

Gutxiengoen eskubideak

Diskriminaziorik ezaren printzipioak, jakina denez, gizaki guztiak berdin tratatuko dituztela bermatzea du helburu, berdin diolarik zein den haien naziotasuna, sexua, arraza edo jatorri etnikoa, erlijio edo sinesteak, ezgaitasuna, adina, sexu-joera edo norberaren beste edozein egoera edo zertzelada. Pertsona guztiek eskubide berberak dituzte eta duintasun bera, eta inor ez da beste inorekiko bereizi behar. Bereizkeriak eragotzi egiten du gizakiaren ahalmen osoa garatzea, hondatu egiten du gizarte demokratikoen bertuteekiko konfiantza, eta gizarte-bazterkeria sortzen du.

Gutxiengoetako pertsonen eskubideak babesteko, ezinbestekoa da diskriminazioaren kontrako babesa. Horrekin estu loturik dago gutxiengoen babesa bera. Horretarako, hainbat eskubide onartu behar dira, besteak beste:

  • existitzeko eta identitatea izateko eskubidea
  • beren kultura babestu eta garatzeko eskubidea, kulturaz gozatzekoa
  • beren erlijioa izateko eta praktikatzeko eskubidea
  • beraiei dagozkien gaietan hartzen diren erabakietan parte hartzeko eskubidea
  • bizitza sozial, ekonomiko eta kulturalean parte hartzekoa
  • beren elkarteak ezarri eta iraunarazteko eskubidea
  • pribatuan eta jendaurrean beren hizkuntza erabiltzekoa

Magrebtar biztanleengan dauden gutxiengoak

Euskal Herrian bizi diren magrebtarren egoerari eta itxaropenei buruzko azterlana.

Magrebtarren hitza, beren eskarmentua, beren iritziak, beren proposamenak... bildu nahi izan dira, 40 gizon eta emakume magrebtarri egindako elkarrizketen bidez.

'Ondorioak' deritzan kapitulu bat ere eskaintzen da. Kapitulu horretan, magrebtar biztanleen zenbait behar eta eskaera biltzen dira, eta baliagarriak gerta dakizkiguke pertsona horien gizarteratzea eta beren eskubideak benetan gauzatzea erraztuko duten erabaki politikoak bultzatzeko.

 

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2014ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2014ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2013ko txostena - 149 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2013ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2011ko txostena - 126KB Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk - 2011ko txostena
Memorandum relativo a las formas y causas principales de discriminación que el Secretario General presentó a la Subcomisión como Doc. E/CN.4/Sub.2/40 (publicación de las Naciones Unidas, nº de venta: 49.XIV.3) - 15 Kb. Memorandum relativo a las formas y causas principales de discriminación que el Secretario General presentó a la Subcomisión como Doc. E/CN.4/Sub.2/40 (publicación de las Naciones Unidas, nº de venta: 49.XIV.3)
Coleccion de derechos humanos Juan San Martín
BIZTANLERIA MAGREBTARRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN - Egoera eta itxaropenak - 3,5 Mb. BIZTANLERIA MAGREBTARRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN - Egoera eta itxaropenak
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad