Gaixo kroniko edo buruko gaixotasuna dutenen eskubideak - Zeintzuk dira? Zer behar dute?

Lazo Rojo

Gaixotasun kronikoko pertsonek, arlo sanitario soziosanitarioan behintzat, behar berezi eta jarraituak dituzten biztanleak dira, eta sarritan beharrezkoagoak izaten dituzte tratamendu edo zaintza aringarriak, sendagarriak baino.

Pertsona askok, zenbait arrazoirengatik, gaixotasun kronikoa dute, iraupen luzeko patologia. Gaixotasun hori noiz bukatuko den edo sendatuko ote den ez dago zehazki aurrez jakiterik edo ez da sekula halakorik gertatuko. Hiesaren GIB birusa edo gaixotasun kronifikatua sortzen duen beste edozein birus dute, denboran luzatzen den gaitzen bat, gaitz kardiobaskularra, arnasketakoa, neoplasikoa, neuronala, diabetesa, esklerosi anizkoitza, fibromialgia, erretinosi pigmentarioa, eritasun zeliakoa, eta abar, edota buruko gaixotasun edo nahasketaren bat. Kasu horietan guztietan gertatzen diren zertzeladen ondorioz, berariazko politika publikoak behar dira −prebentziozkoak nahiz sendabidezkoak− osasun arloan edo arlo soziosanitarioan, baina baita ere gizarte politiken ikuspuntutik begiratuta ere, pertsona horiek estigmatizatzea, baztertzea edo diskriminatzea eragozteko.

Pertsona horien osasunerako eskubidea eta beste oinarrizko eskubideak (askatasunerakoa, berdintasunerakoa, duintasunerakoa, e.a.) behar bezala babesteko eta zaintzeko egokiak izan behar dute administrazioen jarduerek eta politika publikoek. Eta hala izan daitezen zaindu behar du Arartekoak. Horretarako, herritarrek administrazioaren jardueren edo jarduerarik ezaren kontra egiten dituzten kexak aztertu eta bideratzen ditu, eta, era berean, gaixotasun kronikoa −fisikoa edo mentala− duten pertsonen errealitateari buruzko informazio eta diagnostiko zehatzak izaten ahalegintzen da, urteko txostenetan eta txosten berezi edo monografikoetan herri-administrazioei gomendioak egiteko.

Web gunearen atal hau herritarrekin elkarreragilea edo interaktiboa izatea nahi dugu. Horretarako, mesedez, helaraz iezazkiguzu zure ekarpenak,  atal honen edukia eta Arartekoaren lana etengabe hobetzeko.

      • Zer aurkituko duzu orrialde honetan?
        • Arartekoak pertsona horiekin burutu dituen jardueren aipamena.
        • Arartekoaren txostenak eta kontsultako beste hainbat agiri.
        • Zenbait elkarte eta koordinakunderen loturak eta helbideak.
        • Kexak egiteko erabil daitekeen formularioa.
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Gaixo kronikoak edo buruko gaixotasuna dutenak
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak - 2014ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak - 2014ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Buruko gaixotasuna edo nahasmenduak dituzten pertsonak - 2014ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Buruko gaixotasuna edo nahasmenduak dituzten pertsonak - 2014ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak - 2013ko txostena - 163 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak - 2013ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Buruko gaixotasuna edo nahasmenduak dituzten pertsonak - 2013ko txostena - 163 Kb Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Buruko gaixotasuna edo nahasmenduak dituzten pertsonak - 2013ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Buruko gaixotasuna edo nahasmenduak dituzten pertsonak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Buruko gaixotasuna edo nahasmenduak dituzten pertsonak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak edo buruko gaixotasuna dutenak - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak edo buruko gaixotasuna dutenak - 2011ko txostena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad