Bioetika eta Giza Eskubideei buruzko Adierazpen Unibertsala

14. artikulua. Gizarte erantzukizuna eta osasuna

  1. Gobernuen funtsezko eginkizuna da beren herrientzako osasuna sustatzea eta gizartea garatzea. Eginkizun horrekin bat datoz gizarteko sektore guztiak.
  2. Kontuan izanda gizaki ororen oinarrizko eskubideetako bat lor daitekeen osasunik onena izatea dela, arraza, erlijio, ideologia politiko edo ekonomia- edo gizarte-egoeragatik bereizketarik egin gabe, zientzia eta teknologiaren aurrerapenek honako hauek sustatu beharko lituzkete:

a) kalitateko osasun-laguntza eta behar-beharrezko sendagaiak lortzeko aukera, batez ere emakume eta haurren osasunerako, osasuna bizitzarako bererako funtsezkoa delako eta gizartearen eta gizakiaren ondasuntzat jo behar delako;
b) janari eta ur egokiak izateko aukera;
c) bizimodua eta ingurumena hobetzea;
d) inor edozergatik marjinatu eta bazter dezaten galaraztea; eta
e) pobrezia eta analfabetismoa gutxitzea.

GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Gaixo kronikoak edo buruko gaixotasuna dutenak
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Buruko gaixotasuna edo nahasmenduak dituzten pertsonak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Buruko gaixotasuna edo nahasmenduak dituzten pertsonak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak edo buruko gaixotasuna dutenak - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Gaixo kronikoak edo buruko gaixotasuna dutenak - 2011ko txostena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad