Ezinduen eskubideak

Ezindua - Argazkia: Deia

Ararteko erakundeak, pertsona guztien eskubideak babesteko bere eginkizun nagusia betez, beti arreta berezia jarri du beren eskubideak berdintasunez erabiltzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonak babesten. Horrela, erakunde honen lehentasunezko helburu bat izan da beti ezintasunen bat duten pertsonen eskubideak babestea.

Orain hamarkada gutxi arte, pertsona ezinduak ia ikusezinak ziren gainontzeko biztanleentzat. Beren etxeetan egoten ziren, zentro espezializatuetara joaten ziren edo haietan bizi ziren. Errealitate hori aldatuz joan da, ordea, batez ere ezinduen elkarteak gizartean pixkanaka lortu duten presentzia dela medio. Ezinduen taldea benetan eta erabat gizarteratzeko beharrezkotzat jotzen dituzten neurriei kasu egiteko eskatzen dute elkarte horiek.

Horri esker, aurrerapen handia egin da herri-aginteek ezinduentzako aukera-berdintasuna lortzeko politika aktiboak sustatzen. Horrela, legegintzako neurri berriak hartu dira oztopoak kentzeko, ezinduentzako egokitutako instalazioak eskuragarri jarri dira eta "guztiontzako diseinua"ren printzipioa sendotu da. Hala ere, aurreratu dena gorabehera, oraindik asko dago egiteko. Izan ere, azken urteotan, gure erakundean une jakin batzuetan edo behin eta berriz azaldu dizkigute, bide ezberdinak erabiliz, pertsona ezinduen berariazko arazoak.

Arartekoa ezinduen alde

Arartekoak esku hartu du:

  • Pertsona batzuek edo elkarte batzuek honelako gaiez egindako kexak direla medio: arkitektura- eta hirigintza-oztopoak, kasu batzuei zerga-arloan eman zaien trataera, lana edo etxebizitza lortzeko aukerak, elbarritasunak neurtzeko sistemak edo irizpideak
  • Urte hauetan ezinduen elkarte, familiarteko eta laguntza-elkarte askorekin egindako bileretan.
  • Txosten berezietan, gai jakin batzuk aztertzean: adibidez, oinarrizko unitateen eskuragarritasuna eta mugikortasuna, oinarrizko gizarte-zerbitzuei buruzko txostenean; laneratzeko aukerak, buru-osasuna ospitaletik kanpo tratatzeko moduari buruzko txostenean; eskolaratzeko aukerak, hezkuntza-premia berezien gaineko txostenean.
  • 2003. urtean −urte hori Ezindutako pertsonen Europako Urtea izendatu zuen Europako Batasunaren Kontseiluak −, erakunde honek bere ekarpena egin nahi izan zuen bi txosten monografiko prestatuz. Lehenbizikoa, pertsona ezinduak EAEn laneratzeari buruzkoa zen: txosten horretan, lana sustatzeko neurriak gure erkidegoan zenbateraino aplikatzen diren zehatz-mehatz aztertzen saiatu ginen, baita beste toki batzuetakoekin alderatzen ere. Bigarren txostenean, berriz, EAEn erabilera publikoa duten eraikinen irisgarritasuna aztertu zen, eta 1997ko abenduaren 4ko Irisgarritasuna Sustatzeko Legea eta hori garatzeko araudia indarrean jarri zirenetik irisgarritasun arloan jarduera publikoek nolako bilakaera izan duten islatzen ahalegindu ginen.
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Ezintasunen bat duten pertsonak
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ezintasunen bat duten pertsonak - 2014ko txostena - 187 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ezintasunen bat duten pertsonak - 2014ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ezintasunen bat duten pertsonak - 2013ko txostena - 888 Kb. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ezintasunen bat duten pertsonak - 2013ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ezintasunen bat duten pertsonak - 2012ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ezintasunen bat duten pertsonak - 2012ko txostena
Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ezintasunen bat duten pertsonak - 2011ko txostena Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko - Ezintasunen bat duten pertsonak - 2011ko txostena

GAI HONEKIN LOTUTAKO ESTEKAK
Ezinduen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmena Ezinduen eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmena
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad