ARARTEKOAREN WEBGUNEKO EDUKIEN SINDIKAZIOA ETA HARPIDETZA (RSS)

RSS Logo

ZER DA RSS?

RSS (Really Simple Syndication) XMLn oinarritutako formatua da. Nahiko maiz eguneratzen diren web-guneetan erabiltzeko pentsatuta dago..

Sindikazioaren bidez eta informazio-iturrietara harpidetza eginez, RSS formatuak eduki berrien, eduki aldaketen edo eguneratzeen berri izateko aukera ematen du, informazioaren jatorrizko web gunera sartu behar izan gabe. Formatu honetan agertzen diren testuak, normalean, informazio bakoitzaren izenburua eta eduki osoa ageri den jatorrizko web gunerako lotura izan ohi ditu..

Halaber, informazioa partekatzeko eta beste web gunetan erabiltzeko aukera ematen du.

ZER DA BEHARREZKOA RSS ERABILTZEKO?

"Gehitzailea" izeneko programaren bat beharrezkoa da. RSS iturriak irakurtzeko eta ulertzeko gai diren aplikazio motak dira. Hiru mota bereizten dira:

Ordenagailuaren mahaigainean gehitzen dutenak: Ordenagailuan instalatu behar diren programak dira. Dohainik eskaintzen direnen artean,  FeedReader.da ezagunenetako bat.

"On-line" gehitzen dutenak: Gehitzeko zerbitzuak ematen dituzten web guneak dira eta, aldez aurretik, alta ematea edo erregistratzea beharrezkoa izan ohi da. Ordenagailuan ez da ezer instalatu behar. Bloglines, Google Reader edo Netvibes dira horietako batzuk.

Arakatzailean gehitzen dutenak:
Zenbait arakatzailek eta posta-kudeatzailek, hala nola Mozilla Firefox, Internet Explorer 7, Opera, Thunderbird, eta abarrek kanal baten harpidedun egiteko aukera ematen dute, zuzenean.

ZER EDUKI DAUDE RSS FORMATUAN ararteko.net WEB GUNEAN?

Ararteko erakundearen web gunean honako atal hauek eskaintzen dira formatu horretan:

  • RSS - Ebazpenak Ebazpenak
  • RSS - Jarduerak Jarduerak
  • RSS - Prentsa oharrak Prentsa oharrak
  • RSS - Iritzi artikuluak Iritzi artikuluak
  • RSS - Argitalpenak Argitalpenak
  • RSS - Giza eskubideak Giza eskubideari buruzko atalaren albisteak
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad