JARDUERAK

ARARTEKOAREN JARDUERAK COVID-19AREN KRISIALDIAN

Vitoria-Gasteiz 25/05/2020

COVID-19aren krisia dela eta, Arartekoak kexa eta kontsulta ugari jaso ditu. Herritarrek zenbait gai azaldu dituzte posta elektronikoz edo telefonoz. egoera honetan pairatzen ari diren arazoak, administrazio publikoak koronabirusaren pandemiaren inguruan burutzen ari diren jarduerak, eta alarma-egoera ezarriz onartu diren neurriak norainokoak diren. Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 25a

ARARTEKOAK ETXEBZITZA SAILARI ESKATU DIO BERRIZ AZTER DEZALA ETXEBIZITZA ZUZENEAN ESLEITZEKO ESKAERA BAT UKATZEA, IZAN ERE, GIZARTE ZERBITZUEK ETXEBIZITZA-PREMIA BEREZIKO EGOERA DELA EGIAZTATU DUTE

Vitoria-Gasteiz 22/05/2020

Herritar batek Arartekoari adierazi zion ez zegoela ados Etxebizitza sailburuordeak hartutako erabaki honekin: babes publikoko etxebizitza bat errentamendu erregimenean zuzenean esleitzeko eskaera bat ukatzea. Bere esanean, bost kidek osatzen dute bere bizikidetza-unitatea, eta horietatik hiru adingabeak dira. Gainera, bere bi semek endekapenezko gaixotasuna dute. Batek mendekotasun larria onartuta dauka eta bestea mendekotasun moderatuko egoeran dago, berraztertze fasean, eta gurpil-aulkia agindu diote, ezin baita oinez ibili. Merkatuko etxebizitza batean bizi dira. Etxebizitza hori ez dago egokituta eta ez dauka gurpil-aulkiekin maniobrak egiteko toki nahikorik. Bainuontzi bakarra daukate et ...

ARARTEKOAK LANBIDERI GOMENDATU DIO EZ DITZALA DSBE/EPO PRESTAZIOAK KENDU HAUTAPEN-PROZESUETAN PARTE HARTZEARI EDO LAN-ESKAINTZA BATI UKO EGITEAGATIK, HORIEK TELEFONOZ JAKINARAZTEN DIRENEAN ETA BEHAR BEZALAKO BERMERIK GABE

Vitoria-Gasteiz 20/05/2020

Hainbat kexa jaso ondoren, Arartekoak ofiziozko jarduera bat hasi zuen 2018an, Lanbidek kasu jakin batzuetan prestazioak kentzeko erabiltzen zuen prozeduragatik. Izan ere, Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren (EPO) titularrei prestazio horiek kentzen zizkien, baldin eta haiek langileen hautapen-pozesuetan parte hartzeko betebeharrari edo eskaintzen zitzaien lanpostu bati uko egiten bazioten, proposamen eta jakinarazpen horiek telefonoz egiten zirenean. Kasu horiek aztertzean, Arartekoak zenbait gabezia antzeman zituen prozeduran, batez ere funtsezko akatsak jakinarazpenetan. Bestalde, ez zen erregistratuta geratzen telefonozko elkarri ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad